Zure ongizaterako zerbitzu profesionalak
Itxesin ikuspegi naturaletik lan egiten duten espezialistak ditugu, diagnostikoa, nutrizioa eta terapia ez-agresiboak konbinatuz.
Zerbitzu bakoitza zure beharretara egokitzen da, zure osasuna modu globalean hobetzen laguntzeko.
Iridologia
Santiago Arrizabalaga Urdangarin Doktorearen eskutik.Homeopata-Naturopata.
Iridologia, antzinatik datorkigun diagnostikatzeko era bat da.
Diagnostikatzeko era honekin, osasun fisiko, emozional eta mentala azter dezakegu. Baita etorkizunean gerta daitezkeen gaixotasunak.
Horretarako, begiaren irisean azaltzen diren orban, marra, kolore aldaketak… begiratu eta ulertzen jakin behar da.
Medikuntza energetikoa
Amaya Flores Amondarain Doktorearen eskutik.
Gaixotasunak, nutrizioa eta terapia ez bortitzak abiapuntutzat hartuz tratatzen ditu:
- homeopatia
- senda-belarrak
- Bach loreak….
Guzti hontarako ESBIA biorresonanzia erabiltzen du pertsonaren egoera energetikoa eta organuen funtzionaltasuna aztertzeko.
Pisu azterketa
Miren Albeniz Peña Dietista Nutrizionistaren eskutik.
Zure beharretara egokitutako laguntza emango dizu. Enpatia eta errespetutik, inor epaitu gabe.Ongi jaten erakutsiko dizu bidean lagunduz eta osasuna hobetuz.
Pisua galdu, digestio arazoak badituzu edo kirol nutrizioan interesatua bazaude, ez izan zalantzarik.