BELARDENDA - HERBORISTERÍA

ITXESI

OSASUN NATURALA
ETA KONFIANTZAZKOA

mujer usando cosmética natural en Eibar

Elikadura ekologikoa, osagarriak, kosmetika naturala eta osasun-zerbitzuak

Guri Buruz

Zure ongizatea zaintzen dugu duela 40 urte baino gehiagotik

Esperientzia

40 urte baino gehiago daramatzagu zure osasuna mantendu eta hobetzeko aukera ezberdinak eskeintzen.

Kalitate

Arlo honetan daukagun eskarmentuak, munduko laborategi hoberenekin lan egitea errazten; bai elikaduran, produktu espezifikoetan nahiz kosmetikan.

Konfiantza

Gure taldeak aholkularitza eskaintzen dizu elikadura ekologikoan, osagarrietan, kosmetika naturalean eta zure eguneroko ongizatea hobetzeko aukeretan.

Produktu ekologikoak eta kalitatezkoak

Zure osasuna eta ingurunea errespetatzen duten elikagaiak eta produktuak hautatzen ditugu.

Aukera integralak, ekologikoak eta gehigarririk gabekoak eskaintzen ditugu, eta baita produktu freskoak ere.

Eta zehatza den zerbaiten bila bazabiltza, eskatu eta lortuko dizugu.

Gure dendan aurkituko duzuna

alimentacion

Elikadura Ekologikoa eta Integrala

pan artesano

Artisau-ogiak

tofu, yogues, seitan

Freskoak: tofu, seitan, hanburgesa begetalak, jogurtak...

frutas y verduras

Tokiko eta sasoiko frutak eta barazkiak

té e infusiones

Infusioak, teak eta espeziak

cosmetica

Beharrezkoak ez diren kimikorik gabeko kosmetika naturala

detergentes ecologicos

Zure osasuna eta ingurumena babesten duten detergente ekologikoak

minerales

Mineralak Organismoa Orekatzeko

complementos naturales

Laborategi espezializatuetako elikadura-osagarriak

Zure ongizaterako zerbitzu profesionalak

Itxesin ez dituzu produktuak bakarrik: esperientzia handiko profesionalek zerbitzuak ere jartzen ditugu zure eskura.

servicios naturopatia Eibar

Iridologia

Santiago Arrizabalaga doktorearen eskutik.

Zure egoera fisikoa, emozionala eta energetikoa irisaren bidez baloratzea ahalbidetzen duen diagnostiko-metodoa.

Medikuntza energetikoa

Amaya Flores doktorearekin.

Nutrizioan, sendabelarretan, homeopatian, Bach loreetan eta ESBIA biorresonantzian oinarritutako tratamendu ez-agresiboak.

Pisu-kontrola

Nutrizio-laguntza Miren Albeniz dietista-nutrizionistarekin.

Dieta zorrotzik gabe, zure beharretara egokituta.

ZERGATIK FIDATU ITXESIREKIN

Hurbileko espazio bat, zuri laguntzeko pentsatua

Zalantzarik baduzu, aholkularitza behar baduzu edo produktu jakin baten bila bazabiltza, hemen gaude zuri entzuteko.

Itxesin irtenbide naturaletan sinesten dugu, elikadura kontzientean eta urrats bakoitzean lagun sentiaraziko zaituen tratu hurbilean.

productos, complementos y cosmética natural en Eibar